XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera konponezin horiek izateko arrazoirik ez dago, lehen auzokoek segidazko ordezkatzeaz lagundu behar dutelako.

Beraz, premia duenean etxea behin ere ez da lagûnik edo laguntzailerik gabe inoiz egoten.

Elkar laguntzeko eta auzolanerako ideala olan ere berdin betetzen da.

Etxeko partaideak eta lehen auzoak bezalaxe, kide diren artzainak ere elkarri laguntzera behartuta daude.

Etxe desberdinetako (eta batzuetan auzune desberdinetako) artzainen arteko laguntza sistematikoa posible da ola erakunde iraunkorra delako eta antolaketa formala duelako.

Izan ere, horren ondorioz finkatzen dira artzainen arteko harremanak eta sistematikoki ordenatzen dira beren artzain-zereginak.

Errepikatzen den beste gai bat, gizarteko bizimodua gidatzen duten bi printzipioen garrantzia (jendeak berak emandako garrantzia): aldikatzia deitutakoarena (nik testuinguruaren arabera segidazko ordezkatzea, txandaka edo errotazioz aldaketa egitea, ordezkatzea, itzuli dut); eta ûngûrû (errotazioa) deitutakoa.

Kontzeptu hauek erabiltzen direneko testuinguruen inbentarioa egiteke dago eta printzipio antolatzaile gisa duten garrantzi orokorra ere kontsideratu gabe dago.

Aldikatzia txandakatzearen esanahian ondoko testuinguruetan aplikatzen da guk ikusi dugunez: usadioz, umearen gurasoen jatorriko etxeek txandaka (aldikatûz) hornitzen dituzte aitapontekoa eta amapontekoa, eta arau bera betetzen da izena ipintzeko; txandakatzea aplikatzen da Ligoleta olan ere.